Gaztetxean sartu eta Gazte Asanbladaren aurkako pankartak jarri dituztela salatu du Zestoako Gazte Asanbladak

Andoni Elduaien 2021eko apirilaren 2a

Bart gauean izandako gertakarien harira oharra kaleratu du Zestoako Gazte Asanbladak, eta "guztiz gaitzetsi" ditu jazotako ekintzak.

Zestoako Gazte Asanbladak oharra kaleratu du atzo gauean Zestoako Gaztetxean jazotako gertakarien harira. Gazte Asanbladak jakinarazi duenez, "gaztetxean sartu" eta "gaztetxearen aurkako pankartak" jarri zituzten gaztetxeko leihoetan. Gazte Asanbladak adierazi du, Gazte Asanblada "sistemaren kolaborazionistatzat" hartzen duten pankartak jarri zituztela gaztetxean.

Asanbladako kideek nabarmendu dute, Zestoako Gazte Asanbladak defendatzen dituen ideal politikoak "guztiz kontrakoak" direla, eta Gazte Asanbladak "guztiz gaitzesten" dituela atzo gauean jazotako ekintzak. "Herritar guztiok jasaten ari garen errepresioa, kriminalizazioa eta kontrol soziala nagusi diren garaiotan, inoiz baino gehiago azpimarratzen dugu langileon batasunaren beharra. Sistemari langile antolakuntzaz soilik egin diezaiokegu aurre".  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide