Auto batek kamioi baten aurka egin du talka, Zestoako Sansinenean

Urola Kostako Hitza 2021ko mar. 29a, 20:37

19:15ean jazo da ezbeharra Sansinenea industrialdean. Larrialdi zerbitzuak eta suhiltzaileak bertaratu dira istripuaren gunera, auto gidaria autoan harrapatuta gelditu delako.

Pertsona bat zauritu da gaur, astelehena, Zestoako Sansinenea gunean, auto batek kamioi baten aurka talka egin ostean. 19:15ean gertatu da ezbeharra, eta Ertzaintzak Urola Kostako Hitzari jakinarazi dionez, auto gidaria autoan harrapatuta gelditu da, eta horregatik suhiltzaileak gidaria autotik ateratzeko lanetara joan dira. Ertzaintza eta Larrialdi Zerbitzuak zaurituak artatzera gerturatu dira ezbeharraren gunera. Ertzaintzak adierazitakoaren arabaera, lagun bat zauritu da, eta hura Donostia Ospitalera eraman dute. Gainerakoak, ezbeharra jazo den gunean bertan artatu dituzte.

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide