Naroa Agirre Binakako Master Laboral Kutxa Txapelketako finalera sailkatu da

Ihintza Elustondo 2021eko martxoaren 20a

Arroarrak Olatz Arrizabalaga bikote zuela jokatu du finalerdia, Oihana Orbegozo azpeitiarraren eta Leire Garairen kontra. 22 eta 8 gailendu dira.

Emakumeen Master Laboral Kutxa pilota txapelketaren finalaurrekoak jokatu dituzte gaur Irungo (Gipuzkoa) Uranzu pilotalekuan, 15:30ean hasita, eta finalerdi horietako bat jokatu dute elkarren kontra Naroa Agirre arroarrak eta Oihana Orbegozo azpeitiarrak. Hain zuzen ere, Olatz Arrizabalaga izan du bikotekide Agirrek, eta Leire Garai Orbegozok; markagailuak 22 eta 8 adierazten zuela amaitu dute partida.

Naroa Elizaldek eta Olatz Ruiz de Larramendik jokatu dute beste finalaurrekoa, Iera Agirreren eta Maite Ruiz de Larramendiren aurka. Agirrek eta Ruiz de Larramendik irabazi dute neurketa, eta beraz, bikote horrek eta Arrizabalaga-Agirre bikoteak jokatuko dute final handia. Apirilaren 4an izango da finala, Irunen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide