'Pornoa hemen da!' hitzaldia emango dute etzi Aizarnan, LHko gurasoei zuzenduta

Mailo Oiarzabal 2021eko martxoaren 16a

Axier Baglietto izango da hizlaria, Kultur Etxean, 17:30ean hasita. Entzule kopurua mugatua izan da eta joan nahi dutenek aurrez eman behar dute izena.

Seme-alabak Lehen Hezkuntzan dituzten gurasoei zuzendutako hitzaldia antolatu dute etzirako, hilak 18, Aizarnan. Pornoa hemen da! da hitzaldiaren izenburua, haurrek Internetekin duten harremanarekin lotuta. Kultur Etxean izango da hitzaldia, 17:30ean hasita, eta Axier Baglietto zarauztarra izango da hizlaria; Soziologian lizentziatua, sexologian aditua da Baglietto, eta Harremonak eta To! mugimendu erotikoa egitasmoen kidea da.

Entzule kopurua mugatua izango denez, hitzaldira joan nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena, ahurragurasoelkartea@gmail.com helbidera idatzita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide