Jende ugari elkartu da Azpeitian, krisi egoeraren kontraesanen inguruko solasaldian

Maialen Etxaniz 2021eko martxoaren 13a

Jakinmina piztu zuen atzo Idoia Larrañaga zestoarrak, Juanjo Martinezek eta Jon Ander Etxebarriak eskainitako hitzaldiak, eta aretoa jendez lepo bete zen. Hemengaudek antolatu zuen atzoko solasaldia, "egungo krisi egoeraren kontraesanetan sakontzeko" eta COVID-19az beste ikuspuntu bat plazaratzeko.

Azoka Plazaren gaineko areto nagusia jendez lepo bete zen atzo Hemengaudek antolatutako hitzaldia tarteko. Ikusmin eta jakinmin handia piztu zuen Idoia Larrañaga osasun hezitzaile eta gorputz zein arima terapeuta zestoarrak, Juanjo Martinez medikuntzan nahiz zirujian doktoreak eta Jon Ander Etxebarria biologoak eta PCR probetan adituak eskainitako solasaldiak. Arlo desberdinetako hiru profesional horiek aritu ziren hizlari, gaur egungo egoeraz eta COVID-19az, baina "beste ikuspuntu batetik". Hain zuzen, "egungo krisi egoeraren kontraesanetan sakondu eta argi pixka bat jartzeko" antolatu zuten atzoko saioa, eta gai horietan sakondu zuten Larrañagak, Martinezek eta Etxebarriak.

Saioa zuzenean jarraitu ahal izan zen Internetez, eta orain ikusgai dago hitzaldi osoa honako lotura honetan

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide