Arroa Beheko Ezkaizto auzo elkarteak eta Arroako eskolak haurren Ipuin Lehiaketaren hirugarren edizioa antolatu du eta dagoeneko zabaldu du lanak bidaltzeko epea. Hain zuzen ere, LH 1. mailatik LH 6. mailara arteko umeek aurkeztu ahal izango dituzte lanak Arroako eskolan, maiatzaren 7a bitartean.
Lehiaketa hiru mailatan banatu dute –LH 1 eta 2; LH 3 eta 4; eta LH 5 eta 6–, eta epaimahaiak maila bakoitzeko ipuin bat sarituko du. Dena den, saria eman gabe gera daitekeela jakinarazi dute antolatzaileek.
Lehiaketaren lehenengo eta bigarrengo edizioetan 25 eta 24 lan aurkeztu zituzten herritarrek, hurrenez hurren. Egitasmoaren antolatzaileek auzoko haurrak animatu dituzte lehiaketan parte hartzera.