"Gora borroka feminista!" oihuak ozen entzun dira gaur arratsean Zestoako plazan eta kaleetan. Dozenaka herritarrek egin dute bat Bargaztak talde feministak Martxoaren 8rako deitutako mobilizazioarekin. Morez apaindutako leiho, balkoi eta txoko artean, trikiti doinuekin girotutako manifestazioa egin dute aurrena, plazatik abiatuta.
Dena aldatu, sistema arrakalatu. Hautsi ditzagun muga guztiak zioen pankartaren atzetik kalez kale ibili ondoren, plazan elkartu dira berriro; kalez kaleko ibilian bezala, plazan ere ohi baino tarte handiagoa utzi dute elkarren artean mobilizazioan parte hartu dutenek. Plazaren luze-zabala baliatuta, emakume talde batek dantza bat eskaini du aurrena, eta eguneko irakurketaren txanda etorri da ondoren.
Hona hemen, gaurko mobilizazioan hartutako argazki batzuk: