Bargaztak talde feministak "Zestoako kaleak morez koloreztatu" nahi ditu datorren astelehenean, Emakume Langileen Nazioarteko Egunean.
Herritarrei "artile morearekin telar bat eginez edota etxeetako leihoak eta balkoiaz morez jantziz" ekimenean parte hartzeko gonbita egin die Bargaztakek. Telarra egin nahi dutenek, gaurtik igandera eskura izango dute materiala plazan, feministek zozketarako errifak saltzeko jarriko duten postuan.
Martxoaren 8an bertan, gainera, elkarretaratzea ere izango da herriko plazan, Bargaztakek deituta. Elkarrekin, denontzat, denongatik! leloarekin, 19:00etarako jarri dute hitzordua.