Josetxo Mendizabal izendatu dute Zestoako Uri Buru Batzarreko presidente

Urola Kostako Hitza 2021ko mar. 1a, 11:45

Joan zen ostegunean egin zuen Zestoako EAJk aurtengo kontuak onartzeko eta Uri Buru Batzarra berritzeko bilkura. Mendizabal izango da lehendakaria, eta Itziar Elorza lehendakariordea. Kontu-hartzaile postuan segituko du Jesus Arroitaonandiak.

Zestoako EAJko kideek batzarra egin zuten joan zen ostegunean. Besteak beste, 2020ko kontuak ixteko eta 2021ekoak aurkezteko bilera egin zuten, baina Uri Buru Batzarreko aldaketak ere izan zituzten hizpide.

Joxe Zubizarreta izan da Zestoako Uri Buru Batzarreko lehendakaria azken urteetan, eta haren lekua Josetxo Mendizabal Zestoako alkate ohiak hartu du –orain arte lehendakariordea zen–. Lehendakariorde, berriz, Itziar Elorza izendatu dute, eta idazkari eta kontu-hartzaile postuan segituko du Jesus Arroitaonandiak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide