Mendebaldeko Saharako egoera salatzeko elkarretaratzea izan da gaur, osteguna, Zestoako plazan. Zestoako Gazte Asanbladak eta Zestoako Saharauien Elkarteak deitu dute mobilizazioa, eta hainbat herritarrek bat egin dute deiarekin. Mobilizazioaren amaieran euskaraz zein arabieraz adierazpen bat irakurri dute; bertan adierazi dutenez, Marokoko okupazio indarrek "Sahararen aldeko borrokan" ari direnei "tratu lazgarriak ematen" zein horiek atxilotzen dihardute.
Hain zuzen ere, otsailaren 13an Marokoko indar polizialek giza eskubideen aldeko aktibista bat erasotu eta atxilotu dutela azaldu dute adierazpenean. Egoera horren aurrean, "gizarte eskubideak errespetatzeko" eskatu diete nazioarteko komunitateari.