Profesionalen pilota partidak izango dira astelehenean Zestoan

Urola Kostako Hitza 2021eko otsailaren 25a

Elordik eta Garmendiak Egiguren eta Ruiz izango dituzte parez pare promozio mailako neurketan. Lehen mailako partida Altunak eta Mariaezkurrenak Ezkurdiaren eta Galartzaren aurka jokatuko dute.

Profesionalen pilota partidak izango dira datorren astelehenean, martxoak  1, Zestoako kiroldegian. Lehenik eta behin, promozio mailako binakako txapelketako neurketa jokatuko dute: Elordik eta Garmendiak Egiguren eta Ruiz izango dituzte parez pare. Jarraian, berriz, lehen mailako partida jokatuko dute Altunak eta Mariaezkurrenak Ezkurdiaren eta Galartzaren aurka.

Gaur –osteguna– goizean kiroldegian izan dira pilotariak asteleheneko pilotak aukeratzen. Ikuslerik gabe jokatuko dituzte partidak, baina zuzenean emango ditu ETB1ek, 22:30ean hasita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide