"Pentsamendu monokromatiko eta Historiaurreko horiek joan daitezela pikutara". Aldarri hori eta antzekoak entzun ahal izan dira gaur arratsean Zestoako plazan, atzo gertatutako eraso "xenofobo eta matxista" salatzeko eta mehatxuak jaso dituen emakumeari babesa adierazteko egin duten elkarretaratzean.
Dozenaka herritarrek erantzun diote Bargaztak talde feministak gaur bertan egindako deialdiari, eta herriko plaza bete dute, gertaera salatzeko eta erasotutako emakumeari babesa adierazteko. "Kolore askotako herria" nahi dutela adierazi dute antolatzaileek, aniztasunaren eta emakumeen kontrako jarrerak arbuiatuz. Txalo artean bukatu dute Ez dugu bat bera ere onartuko, aski da. Zestoarrok zurekin gaude leloarekin egin duten elkarretaratzea.
Hemen, arratsaldeko bilkurako irudi batzuk: