Zestoako Udalak ireki du udalerriko familia ugariek hiri ondasunen gaineko zergan hobariak eskatzeko aurtengo epea.
Zerga horretan deskontuak lortu nahi dituzten familia ugariek otsailaren 26a arte aurkez ditzakete eskaerak udalean. Familia ugariaren ziurtagiria (Gipuzkoako Foru Aldundiak emana), diru sarreren egiaztagiria (2019ko errenta aitorpena) eta etxebizitza bakarraren jabe izatearen zinpeko agiria (udaletxean eska daiteke eredua) dira eskaerarekin aurkeztu beharreko agiriak.