Hiru ibilgailuren arteko istripua izan da gaur, 08:00ak inguruan, GI-631 errepidean, Arroako tunelaren inguruan. Ertzaintzak adierazi duenez ez da zauriturik izan, baina ezbeharrak auto ilarak eragin ditu eta oraindik ere itxita jarraitzen du erreietako batek. Une honetan garabiak ingurua txukuntzeko lanetan ari dira.