Santa eskearen faltan, koplak bideoan

Anartz Izagirre 2021eko otsailaren 4a

Osasun krisia dela-eta zestoarrak ez dira gaur santa eskean aterako. Halere, Aitor Salegi eta Gorka Olaizola bertsolariek kopla bana eskaini diete bideo batean herriko baserritarrei.

Urteroko ohitura zaharrak zapuztu ditu beste behin pandemiak, eta Zestoan gaur, Santa Ageda bezperan, ez dira baserriz baserri kantuan aterako. Hala eta guztiz ere, santa eskean ateratzen diren herritarrek bideo bat egin dute urtero joan ohi diren baserrietan banatzeko; Aitor Salegi eta Gorka Olaizola bertsolarien koplekin nahiz irudi zaharrekin osatu dute bideoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide