Koronabirusari lotuta, zer egoera bizi dute Zestoan?

Gorka Eizagirre - Ihintza Elustondo 2021eko urtarrilaren 31

1.200etik gorako intzidentzia tasa dute gaur-gaurkoz Zestoan, eta herriko mugak nahiz ostalaritza guneak itxita daude duela egun batzuetatik. Herritarrek egoera nola bizi duten azaldu dute.

Koronabirusari lotuta, egoera kezkagarria dute Zestoan; izan ere, 1.200etik gorako intzidentzia tasa dute gaur-gaurkoz herri horretan. Hori horrela, herriko mugak nahiz ostalaritza guneak itxita dituzte duela egun batzuetatik. Gainera, egoerarekin arduratuta, Eusko Jaurlaritzak ezarritako osasun eta segurtasun neurriak zorroztea erabaki du Zestoako Udalak, eta udal eraikinetako prebentzio neurriak indartu ditu. Egoera hori herritarrek nola bizi duten jakin nahi izan du UROLA KOSTAKO HITZAk.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide