'Uhin elektromagnetikoak eta osasuna' hitzaldia emango du bihar Asier Arregi geobiologoak

Aitziber Arzallus 2021eko urtarrilaren 18a

Liburutegi azpiko Alondero aretoan izango da saioa bihar, asteartea, 19:00etan hasita. Eremu elektromagnetikoen eraginpean egoteak osasunean dituen ondorioez jardungo du Arregik, eta egunerokoan horien eragina saihesteko aholkuak ere emango ditu.

Asier Arregi geobiologoa aditua da eremu elektromagnetikoetan eta geometria energetikoan, eta bihar, asteartea, Uhin elektromagnetikoak eta osasuna hitzaldia emango du Zestoan, liburtegi azpiko Alondero aretoan, 19:00etan hasita. Hain zuzen ere, eremu elektromagnetikoen eraginpean egoteak herritarren osasunean dituen ondorioei buruz ariko da, eta, era berean, egunerokoan horien eragina duten espozisioak saihesteko edo ahalik eta txikienak izateko gomendioak emango ditu. Zestoako 5G Taldeak antolatu du hitzaldia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide