Zestoako Sarek deituta, auto karabana eta elkarretaratzea egin dituzte

Nerea Uranga 2020ko abenduaren 27a

Zestoako Sarek egun hauetarako hainbat deialdi egin ditu presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen alde, Izan Bidea dinamikaren barruan. Gaur, igandea, auto karabana egin dute, 10:30ean Gurutzetik irtenda. Besteak beste, Aizarnara eta Arroara joan dira beren aldarriaren berri ematera. Segidan, 12:30ean, elkarretaratzea egin dute plazan, eta dozenaka herritarrek parte hartu dute.

Zestoako Sarek deituta, urtarrilaren 1ean, Izarraitzera mendi ibilaldia egingo dute. 09:00etan Gurutzetik irtenda joango dira presoen, iheslarien eta deportatuen aldeko mendi ibilaldia egitera.

Urtarrilaren 9an, berriz, herriz herri egingo dira Sarek deitutako mobilizazioak. Egun horretan, 17:00etan, plazatik irtenda manifestazioa egingo dute. Ondoren, ekitaldia izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide