Gabonak direla-eta Zestoako hondakinen bilketan zenbait aldaketa iragarri ditu Urola Erdiko Mankomunitateak. Alde batetik, abenduaren 24an eta 31n ez dute hondakinen bilketarik egingo; eta, bestetik, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean bi frakzio soilik bilduko dira. Organikoa ohiko edukiontzietan bilduko dute; ontzi arinak, aldiz, kartoien edukiontziak dauden guneetan ezarriko dituzten beste edukiontzi batzuetan. Hona hemen auzoz auzo edukiontzi horien kokapenak:
Zestoa
Iraeta
Arroa Behea