Urolako Napar Zuzterrak kultur elkarteak (UNZ) antolatuta, Nafarroako errenazimendua izeneko erakusketa izango da hilaren 25etik 27ra ikusgai, Zestoako Alondero aretoan. Nafarroako indenpendentziaren galeraren 400. urteurrenaren harira osatutako erakusketa hiru egunez izango da irekita.
Eguberri egunez 10:00etatik 13:30era zabalduko dute; hilaren 26an 10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:30era; eta abenduaren 27an ere 10:00etatik 13:30era zein 17:00etatik 20:30era egongo da irekita. Zestoako geldialdiaren ondoren, Azkoitian jarriko dute ikusgai erakusketa, eta ondoren, Azpeitian ere bai.
Asteburuan izan da gai berari lotutako erakusketa bat Azpeitian: larunbatean Azoka Plazan jarri zuten Nafarroa 1620, zapalkuntzaren kate-begi bat erakusketa UNZeko kideek.