Gabonetako artisau azoka egin dute gaur, larunbata, goiz eta arratsaldez Zestoako udaletxe azpiko arkupeetan. 20:00ak arte izango dituzte arratsaldean postuak zabalik. Zestoako eta inguruko sei artisauk jarri dute beren lanak erakusteko eta saltzeko postua bertan. Askotariko prioduktuak jarri dituzte aukeran: bitxiak, poltsak, ukenduak, landareak, lorak, abarketak, txapelak...