Beste urte batez, Gabonetako artisau azoka egingo dute bihar, larunbata, Zestoan. Udaletxe azpian jarriko dituzte postuak herriko artisauek, eta bertan izango dira goizean zein arratsaldean. Azoka 10:00etan irekiko dute eta zabalik izango da 13:00k arte. Bazkalgaraian itxiko duten arren, 16:00etan berriro zabalduko dute, eta irekita izango da 20:00ak arte.