Proiektu berri bati heldu diote Arroako eskolako ikasleek, eta Arroa Irratia jarri dute martxan. Atzo, hilak 17, eskaini zuten aurreneko irrati emankizuna, eta dagoeneko entzungai jarri dute sarean. Eskolako kideek adierazi dutenez, "ilusio handiz" egin dute lehen irratsaioa. Lehenengo eguneko "urduritasunak eta zailtasunak gaindituta", 30 minutu inguruko emanaldi "bikaina" eskaini dutela aurreratu dute, eta hemen entzun daiteke.
Arroabeko eskola berria eraiki zutenean egokitu zuten irratsaioak eskaintzeko beharrezkoa zen azpiegitura, eta dagoeneko hasi dira prestatutako lekuari zukua ateratzen. FM 92.1 eta 91.2 frekuentziatan sintonizatu behar da irratia Arroako ikasleen saioa zuzenean entzuteko. Saioa zuzenean jarraitzeko aukera ez dutenek, ordea, Arroako eskolaren webgunean izango dute entzungai.