Urte amaierarako ur-kontagailuen irakurketa egiten hasiko da aste honetan Zestoako Udal Brigada. Aurten, osasun krisia dela eta, bi bide berri ezarri dituzte datuak jasotzeko; modu horretan, udal langileek etxeetara sartu beharrik ez izatea lortu nahi dute, baita kontagailuaren irakurketa norberak egitea ere.
Kanpaina ur-kontagailuak etxe barruan dituztenei zuzendurik dago, eta horiek honako modu hauek izango dituzte ur-kontagailuaren datuak helarazteko: batetik, eraikinetako atarietan paperak jarriko dituzte, eta norberak bere laukitxoan kontagailuan jartzen duena idatzi beharko du; eta, bestetik, kontagailuari argazkia atera eta Udal Brigadako langileei WhatsApp edo Telegram bidez bidaltzeko aukera izango da, 685 72 81 69 zenbakira. Argazkiarekin batera, kalea, zenbakia eta solairua adierazi beharko dira.
Zestoako Udal Brigadak adierazi duenez, komenigarria da irakurketa eguneratuta izatea; izan ere, hala izan ezean, epe luzeko kontsumoa dena batera ordaindu behar izaten da. Hona hemen ur-kontagailuen irakurketa nola egin azaltzeko egin duten bideoa:
Kontagailuak BB from Zestoako Udala Euskara Zerbitzua on Vimeo.