Portale kultur elkarteak antolatuta, Marea Urdina filma emango dute igandean –abenduak 20–, Zestoan. Marea Urdina aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioa lortzea helburu duen elkartea da, eta talde horren nondik norakoak biltzen ditu ikus-entzunezkoak. 19:00etan izango da emanaldia, Alondero kultur aretoan. Marea Urdinako kideak bertan izango dira, eta proiekzioa amaitzean, solasaldia izango da haiekin.
Filma ikustera joan nahi dutenek aurrez izena eman behar dute Portale kulturgunean edo portalekulturelkartea@gmail.com helbidera idatzita. Sarrera doakoa izango da.