Bi auto gidarik istripua izan dute Zestoa eta Aizarnazabal artean

Anartz Izagirre 2020ko abenduaren 14a

GI-2633 errepidean izan da ezbeharra, Iraetako noranzkoan. Ertzaintzak adierazi duenez, itxita dago errepidea.

Bi autok elkar jo dute GI-2633 errepidean, Zestoa eta Aizarnazabal artean, Iraetako noranzkoan. 15:45 aldera jazo da ezbeharra, eta Ertzaintzak adierazi duenez, gidarietako bat ospitalera eraman dute zauri arinekin. Une honetan bi erreiak itxita daude, eta errepidea garbitzen ari dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide