Pentsio, osasungintza eta zainta "publiko eta duinak", 1.080 euroko gutxieneko pentsioak eta 1.200 euroko gutxieneko soldatak. Eskaera horiek jasotzen zituen pankartaren atzean elkartu da gaur eguerdian hainbat herritar Zestoako Gurutzean.
Zestoako Pentsiodunen Plataformaren gaurko elkarretaratzearekin, hilabeteetan etenda egon den astelehenetako hitzorduak berreskuratu dituzte. Korionabirusaren pandemia iritsi zenean bertan behera utzi zituzten asteroko protestak; irailean horiek berreskuratzeko saiakera egin zuten, baina orduan ere ezin izan zuten bete asmoa. Gaur bai, atera ahal izan dituzte berriro kalera pentsio eta zerbitzu duinen aldeko aldarriak.