Baratzea egokitu dute auzolanean Arroa Beheko eskolako jolastokian

Maialen Etxaniz 2020ko abenduaren 7a

Arroa Beheko eskolaren jolastokian baratzea egokitu dute eskolako irakasle, guraso, eta familia-kideen artean, auzolanean eta Euskal Herriko Hazien Sareko (EHHS) kideen gidaritzapean. Dena prestatu ondoren, pronto dira ikasleekin lehen landaketak egiteko. Haurrekin lehen saioa abenduaren 10ean egiteko asmoa dutela jakinarazi dute sustatzaileek. 

Gure Baratza izena jarri diote ekimenari eta helburua da "ikasleek baratze baten onura guztien espektro zabala ezagutzea". Sustatzaileek azaldu dutenez, Gure Baratza "steam (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematikak) proiektu bat da, eta honen bidez  lurraren eta bertako bizidunen ezagutza, landaketa, zaintza, ekoizpena, elikagaien manipulazioa, talde lana... sakontzea da nahi duguna".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide