Binakako Master Laboral Kutxa Txapelketako finalerdia jokatu dute gaur Oihana Orbegozo pilotari azpeitiarrak eta Naroa Agirre pilotari zestoarrak, Derion (Bizkaia). Bi pilotariek garaipena erdietsi dute, eta, beraz, finalerako txartela eskuratu. Horrenbestez, zestoarrak eta azpeitiarrak elkarren aurka jokatuko dute finala.
Orbegozok Amaia Aldai izan du bikotekide, eta Olatz Arrizabalagaren eta Gentzane Aldairen aurka lehiatu dira; 22 eta 12 irabazi dute neurketa azpeitiarrak eta Aldaik. Agirrek , berriz, Patri Espinarrekin jokatu du norgehiagoka, Ainhoa Ruiz de Infante eta Miriam Arrillaga; 22 eta 18 gailendu dira Agirre eta Espinar.
Finala abenduaren 20an jokatuko dute, Arrigorriagan (Bizkaia).
Bi pilotariekin hitz eginda bideoa osatu du aste honetan UROLA KOSTAKO HITZAk; lotura honetan ikus daiteke.