Aurreko egunetan Iñaki Gabarain txirrindulari ohi aizarnazabaldarrari, Aitor Arregi sukaldari getariarrari , Ixabel Jauregi euskaltzale azkoitiarrari, Iñaki Oliden idi-zale eta harakin oriotarrari, Juan Jose Eizmendi bertsolari errezildarrari eta Ana Galarraga zarauztarrari egindako elkarrizketak argitaratu ditu UKT-k.
Martxan da Euskaraldiaren bigarren edizioa, eta horrenbestez, egunotan, Hamaika arrazoi elkarrizketa sortako bideoak argitaratuko ditu Urolako Komunikazio Taldeak (UKT). Zehazki, Urola Kostako 11 herritako aurpegi ezagunek euskararen eta Euskaraldiaren inguruko galderak erantzungo dituzte.
Zazpigarren bideoa da gaurkoa, eta Naroa Agirre Arroabeko pilotaria da protagonista. Hamaika arrazoi sortako elkarrizketak Urolako komunikazio Taldea osatzen duten tokiko hedabideetan –Baleike, Karkara, Uztarria, Maxixatzen eta Zarauzko Hitza–, UROLA KOSTAKO HITZAren atari honetan nahiz Erlo Telebistan izango dira ikusgai egunero, 19:00etan hasita.