BMW Mas Gastronomia saria jaso du Zestoako Araneta erretegiak

Anartz Izagirre 2020ko azaroaren 24a

Atzo, asteartea, egin zuten sari banaketa bideo-dei bitartez, eta Joseba Odriozola erretegiko arduradunak jaso zuen saria.

Araneta erretegiko Joseba Odriozola. (Ondojan)

BMW Mas Gastronomia saria eskuratu du Zestoako Araneta erretegiak, eta atzo, asteartea, jaso zuen saria Joseba Odriozola erretegiko arduradunak, bideo-dei bitartez. Carnicas Goya enpresako Josean Goiaren eskutik jaso zuen saria zestoarrak. Odriozolak eskerrak eman zizkien antolatzaileei sariagatik, eta txuleta perfektua lortzeko sekretua zein den azaldu zuen: "Gakoa haragia ikatz onarekin egitea da, eta txuleta kalitatezko jeneroarekin lagunduta joatea" Era berean, hornitzaileen lana goraipatu zuen zestoarrak: "Hornitzaileek oso ondo bideratzen gaituzte, eta lehen mailako produktuak ekartzen dizkigute".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide