Harrera bikaina izan dute Zestoako Sahararen egoerari buruzko hitzaldiek

Nerea Uranga 2020ko azaroaren 21a

Zestoako Gazte Asanbladak eta Gipuzkoako saharar errefuxiatuen komunitateak antolatuta, Saharako egungo errealitatearen inguruan hitz egiteko Zestoan antolatutako bi hitzaldietan 60 pertsona inguruk parte hartu dute. Zestoako Gazte Asanbladak, gaur, larunbata, Zumaian antolatutako mobilizazioan parte hartzera deitu du.

Zestoako Gazte Asanbladak eta Gipuzkoako saharar errefuxiatuen komunitateak Saharako errealitateaz hitz egiteko bi hitzaldi antolatu zituen, bata ostegunean izan zen eta bestea atzo, ostirala. Embairek Zubeir aritu zen hizlari Alonderoko kultur aretoan. Antolatzaileak gustura agertu dira bi solasaldiek izandako harrerarekin; zehaztu dute 60 pertsona inguruk parte hartu dutela.

Zestoako Gazte Asanbladak dei egin die herritarrei Sahararen alde antolatutako mobilizazioetan parte hartzera, eta gogoratu du gaur, larunbata, Zumaian egingo dutela mobilizazioa, 12:00etan, Beheko plazan.

Joan den larunbatean, hilak 14, Fronte Polisarioak hautsitzat jo zuen Marokorekin 1991. urtean sinatutako su-etena, eta horren harira, elkarretaratzeak izan ziren asteburuan. Honako lotura honetan ikus daiteke Zestoako eta Azkoitiko elkarretaratzeen argazki bilduma.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide