Sahararen egoeraren inguruko hitzaldia izango da gaur Zestoan

Anartz Izagirre 2020ko azaroaren 20a

19:00etan izango da saioa, Alonderoko Kultur Aretoan. Saharako errealitatearen inguruan hitz egingo dute bertan.

Sahararrak protestan asteburuan, Zestoan. (Mailo Oiarzabal)

Zestoako Gazte Asanbladak eta Gipuzkoako saharar errefuxiatuen komunitateak hitzaldia antolatu dute gaurko Zestoan. Bertan, Saharako errealitatearen inguruan hitz egingo dute, 19:00etan hasita, Alonderoko Kultur Aretoan. COVID-19a dela-eta aretoko edukiera mugatua izango da.

Joan den larunbatean, hilak 14, Fronte Polisarioak hautsitzat jo zuen Marokorekin 1991. urtean sinatutako su-etena, eta horren harira, elkarretaratzeak izan ziren asteburuan. Honako lotura honetan ikus daiteke Zestoako eta Azkoitiko elkarretaratzeen argazki bilduma.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide