Euskal presoen, iheslarien eta deportatuen aldeko argazkia aterako dute datorren larunbatean –azaroak 21– Zestoan, Sarek deituta. 19:00etan elkartuko dira, plazan. Izan Bidea dinamikaren barruan antolatu dute ekintza, eta argazkirako 65 lagun behar dituztela jakinarazi dute antolatzaileek. Hori horrela, herritarrei bertaratzeko deia egin die Sortuk.