Gurutzeaga kalea erabat itxita egongo da larunbat arratsaldera arte

Aitziber Arzallus 2020ko azaroaren 11

Astelehenean hasi zituzten kale horretako espaloia eta errepidea berdintzeko lanak, oinezkoei lehentasuna emateko helburuarekin, eta bihar asfaltatze lanekin hasiko dira.

Astelehenean ekin zieten Zestoako Gurutzeaga kaleko errepidea eta espaloia berdintzeko obrei, eta bihar, osteguna, asfaltatze lanekin hasiko dira. Hori dela eta, larunbat arratsaldera arte errepide zati hori erabat itxita egongo dela jakinarazi du udalak.
Horrenbestez, herrigunera sartzeko gasolindegi ondoko sarrera, Eneko Sauztegi kaleko aldapa edo Arozena hotel aurreko sarrera erabili ahal izango dira. Ireteteko, berriz, gasolindegi ondoko irteera eta Arozena hotelaren aurrekoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide