Asteburuan jokatu dituzte Binakako Master Laborak Kutxa Txapelketako lehen norgehiagokak, eta Naroa Agirre pilotari arroarrak eta Oihana Orbegozo pilotari azpeitiarrak finalerdietarako txartel bana eskuratu dute.
Naroa Agirrek eta Patri Espinarrek atzo, larunbata, jokatu zuten norgehiagoka Guardian (Araba), Andrea Adaregiaren eta Olatz Ruiz de Larramendiren kontra. Zirrarak azken unera arte iraun zuen partidan, baina azkenean garaipena erdietsi zuten Agirrek eta Espinarrek: 22 eta 18 bukatu zen norgehiagoka.
Orbegozok, berriz, gaur, igandea, jokatu du lehiako lehen neurketa Legution (Araba), Amaia Aldai bikote zuela, eta partida irabazita, abenduaren 6ko finalerdirako txartela eskuratu dute horiek. Larrarte eta Bergara izan dituzte aurrez aurre, eta lehia zinez estua izan da. Azken tantoa izan zitekeenera, 21 eta 16 iritsi dira Aldai eta Orbegozo, baina ia-ia partida berdindu dute Larrartek eta Bergarak. Izan ere, 22 eta 20 bukatu da partida.
Finalerdian Ainhoa Ruiz de Infante eta Miriam Arrillaga izango dituzte aurrez aurre Espinarrek eta Agirrek. Aldaik eta Orbegozok, aldiz, Olatz Arrizabalaga eta Gentzane Aldai izango diuzte aurkari. Abenduaren 6an jokatuko dituzte bi partidak, eta bi bikote irabazleak izango dira txapelketaren aurtengo finalean.