Azken unera arte Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak egingo ziren edo ez zalantza egon ostean, joan den ostegunean ekin zioten egitasmoari, Matriuska antzezlanarekin. Aurten, 38. aldiz antolatu dituzte topaketak, eta hiru astez, hainbat antzerki obra ikusi ahal izango dira Azpeitian.
Antzezlan horietan parte hartuko duten hiru aktorerekin –Amancay Gaztañaga zestoarrarekin, Iñigo Aranbarri azkoitiarrarekin eta Xanti Agirrezabala azpeitiarrarekin– eta Eneritz Albizu Azpeitiko Udaleko Kultura zinegotziarekin hitz egin du Urolako Komunikazio Taldeak.