Garbitzaileen ordezkapenak egiteko lan poltsa osatuko du Zestoako Udalak

Anartz Izagirre 2020ko azaroaren 3a

Udal eraikinen garbitzaileen bajei eta oporrei erantzuteko nahiz COVID-19ak eragindako ordezkapen beharrak betetzeko izango da lan poltsa. Lanbideren bitartez eman beharko da izena.

Zestoako plaza eta udaletxea. (Mailo Oiarzabal)

Zestoako Udala udal eraikinen garbitzaileen bila dabil; izan ere, garbitzaileen bajei eta oporrei erantzuteko jendea behar du, baita COVID-19 gaitzak sortutako ordezkapenak egiteko ere. Udalak adierazi duenez, egun "agortuta" dago garbitzaileen lan poltsa.

Lan eskaintzan interesa duten herritarrek Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren bitartez eman beharko dute izena ostirala —hilak 6— baino lehen, telematikoki nahiz Lanbideren bulegora joanda. Honako lotura honetan irakur daitezke lan eskaintzaren xehetasunak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide