Urola Erdiko Itaia aurkeztu dute Azpeitian eta Azkoitian

Anartz Izagirre 2020ko azaroaren 1a

Gaitasunak antolatu lelopean, Urola Erdiko Itaia emakume sozialisten antolakundea aurkeztu zuten atzo, zapatua, Azpeitiko Gaztetxean. Gaur, berriz, Matadeixen izan dira Itaiako kideak; besteak beste, antolakundeak eskualdean dituen erronkez eta helburuez aritu dira aurkezpenean, eta hainbat herritarrek parte hartu dute bertan. Pandemia dela-eta osasun eta segurtasun neurriak hartuta egin dute aurkezpena Itaiako kideek.

(Argazkiak: Urola Erdiko Itaia)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide