Zirkua, musika eta antzerkia uztartzen dituen Mikra kale ikuskizuna izango da urriaren 30ean, ostiralean, 19:00etan, Arroabeko Joxe Miel plazan. Irungo Berdinki zirku garaikide konpainiak egingo du obra; joan den irailean estreinatu zuten.
Mikra ikuskizuna ikustera joateko, ezinbestekoa da aurrez sarrerak erreserbatzea, eta herritarrek bakarrik joan ahal izango dute. Sarrera eskuratzeko, Zestoako Turismo Bulegora deitu daiteke eta bertan eman behar dira izen-abizenak eta telefonoa. 943-86 88 11 da Turismo Bulegoko zenbakia.