Bertan behera gelditu da Iban Pardo jokatzekoa zen Euskal Herriko I. Sega Sail lehiaketa

Urola Kostako Hitza 2020ko urriaren 23a

Igandean ziren proba jokatzekoak Hernanin (Gipuzkoa), baina "egoerak hala behartuta", lehiaketa bertan behera uztea erabaki du Almitza sega elkarteak.

Almitza sega elkarteak antolatuta, Euskal Herriko I. Sega Sail Lehiaketa jokatzekoak ziren igandean Hernanin (Gipuzkoa). Iban Pardo zestoarra lehia horretan parte hartzekoa zen, baina sega elkarteak gaur jakinarazi duenez, bertan behera utzi dute proba. "Pena handiz", baina "egoerak hala behartuta" hartu dute erabakia. "Aurtengoan zaila izango da berriro antolatzea; hala ere, betiko moduan lanean aurrera egiteko gogoz gaude", esan dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide