Jubilatuei mugikorra nola erabili irakatsiko diete astelehenean Zestoan

Anartz Izagirre 2020ko urriaren 22a

16:00etan izango da ikastaroa, jubilatuen tabernan. Zestoako 3Z taldeak antolatu du saioa.

 

Telefono mugikorrari etekina nola atera, WhatsAppa nola erabili eta sare sozialetan nola nabigatu ikasi ahal izango dute jubilatuek astelehenean, hilak 26, Zestoan. Izan ere, 3Z taldeak teknologia berrien gaineko saioa antolatu du, eta edonork izango du bertan parte hartzeko aukera. 16:00etan hasita eskainiko dute ikastaroa, jubilatuen tabernan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide