Izugarrizko auto ilarak sortu dira Zestoan, bi autok elkar jo ostean

Julene Frantzesena 2020ko urriaren 21a

GI-630 errepidean, Zestoako bainuetxearen parean, izan da istripua. Ez da inor zauritu. Uneotan Ertzaintza ari da trafikoa zuzentzen: zirkulazioa bainuetxearen aparkalekura ari dira desbideratzen.

Trafiko istripua izan da gaur, asteazkena, 08:00 aldean, GI-630 errepidean, Zestoako bainuetxearen parean. Bi autok elkar jo dute, baina Ertzaintzaren arabera, ez da inor zauritu. Istripuaren ondorioz, baina, izugarrizko auto ilarak sortu dira. Uneotan Ertzaintza ari da trafikoa zuzentzen: zirkulazioa bainuetxearen aparkalekura ari dira desbideratzen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide