Izena eman daiteke Zestoa Osasuntsu egitasmoan

Urola Kostako Hitza 2020ko urriaren 15a

Adinekoak kirola egitera bultzatzea da saioen helburua. Zestoako taldea osatu dute dagoeneko, baina Aizarnakoan eta Arroabekoan badago lekua oraindik.

Osasun larrialdiak eragindako etenaren ostean, martxan da berriro Zestoa Osasuntsu egitasmoa. 2015ean jarri zuten martxan proiektu hori, eta adineko jendea kirola egitera animatzea da helburua. Zestoan, Arroabean eta Aizarnan egiten dituzte saioak.

COVID-19ak eragindako ezohiko egoera tarteko, hainbat berrikuntza izango da aurtengoan. Besteak beste, aurten hiru talde sortu dituzte Zestoan, partaideen arteko distantziak mantendu ahal izateko. Herriguneko taldeak beteta daude dagoeneko, baina Arroabeko edo Aizarnako taldeetan parte hartu nahi dutenek oraindik izena eman dezakete, telefono honetara deituta: 943 14 79 42.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide