Atzo gaueko ONCEren zozketak 210.000 euroko diru saria utzi du Azpeitian eta Zestoan. Hain zuzen ere, Alejandro Acevedo agenteak Azpeitiko plazan eta Zestoako Toribio Altzaga etorbidean saltzen ditu kupoiak, eta guztira, atzo saritutako sei saldu zituen; bost Zestoan eta bat Azpeitian. Kupoi horietako bakoitzak 35.000 euroko saria du.