Gaur, urriarekin batera, jarriko dute berriro martxan zerbitzua Zestoako Gaztelekuan. Ohiko ordutegiarekin hasiko da lanean Gaztelekua, baina COVID-19 gaitzaren hedapena eragozteko neurrietara egokitu dute erabilera. Horrela, txandak antolatu dituzte, eta txanda bakoitzean gehienez hamalau erabiltzaile elkartu ahal izango dira Gaztelekuan.
Ostegunetan 3. zikloko ikasleek, eta ostiraletan eta larunbatetan DBHkoek joan ahalko dute Gaztelekura. Ostegunetarako bi txanda ezarri dituzte: 16:45etik 17:45era lehen izango da lehen txanda, eta 18:00etatik 19:00etara bigarrena. Ostiraletan eta larunbatetan, berriz, hiru txandatan banatuko dute jarduna: 16:00etatik 17:00etara, 17:15etik 18:15era, eta 18:30etik 19:30era.
Izen ematea zabalik
Gaztelekuko ekintzetan parte hartu nahi duten haurrek eta gaztetxoek urrian zehar eman behar dute izena, Gaztelekuaren webgunean. Webgune berean jarri dute egoera berria dela-eta prestatu duten jarduera egokitzeko plana. Zalantzak argitu edota informazio gehiago behar duenak, berriz, 688 684 029 telefono zenbakira dei dezake.