Zestoako Arte Eszenikoen Eskolan ikasturte berriari ekitear dira, baina oraindik eman daiteke ikastaroetan parte hartzeko izena. Haurrentzat, gazteentzat zein helduentzat saioak eskainiko dituzte, beti bezala, talde txikitan, urrian hasita. Izena eman edo ikastaroen inguruan informazio gehiago nahi dutenek, 636 906 737 telefono zenbakira dei dezakete edo eromenprodukzioak@gmail.com helbidera idatzi.