Grisesek 'Talisman' lan berria aurkeztu du Azpeitian

Anartz Izagirre 2020ko irailaren 29a

Grises taldea gogotsu itzuli da agertokietara, eta horren erakusle da zapatuan, hilak 26, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean eskaini zuten kontzertua. Zestoarrek Talisman disko berria plazaratu zuten duela aste batzuk, eta ikus-entzuleek lan berriko kantuak nahiz beste diskoetako abesti ezagunak entzun ahal izan zituzten larunbateko kontzertuan. 

Azpeitiko kontzertuaren ostean, birarekin jarraituko dute zestoarrek. Hurrengo kontzertua Gasteizen emango dute, urriaren 9an. Webgune honetan irakur daiteke HITZAk Grises taldeko Amancay Gaztañaga abeslariari disko berriaren inguruan egindako elkarrizketa.

Hona hemen, Kulturaz kooperatibak zabaldu dituen Azpeitiko kontzertuaren argazki batzuk (bilduma osoa hemen jarri dute):

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide