Atzo 35 urte bete ziren GALeko bi kidek Xabin Etxaide zestoarra tiroz hil zutenetik. Baionako Monbar hotelean izan zen hilketa, eta zestoarrarekin batera hil zituzten Inaxio Astiasuinzarra, Jose Mari Etxaniz eta Agustin Irazustabarrena ere. Gertaera hori salatzeko, urtero bezala, Etxaide omendu dute gaur, larunbata, Zestoan. Goizean, Ertxina mendira irteera egin dute, eta, 13:00etan, ekitaldia izan da, udaletxearen azpian. Berez, Etxaideren omenezko monolitoan egin ohi dute ekitaldia, baina euria dela-eta erabaki dute udaletxearen azpian egitea.
Hona hemen gaurko omenaldiko irudiak: