Gaur, irailak 25, 35 urte bete dira GALeko bi kidek Xabin Etxaide zestoarra tiroz hil zutenetik. Baionako Monbar hotelean izan zen hilketa, eta zestoarrarekin batera hil zituzten Inaxio Astiasuinzarra, Jose Mari Etxaniz eta Agustin Irazustabarrena ere. Gertaera hori salatzeko, urtero bezala, Etxaide omenduko dute bihar, larunbata, Zestoan. 09:00etan, Ertxina mendira irteera egingo dute, eta, 13:00etan, Etxaideren omenezko monolitora joango dira, kalejiran.